aza 12 Arratia
200.000 lagun mobilizau ziran uriburuetan eta gurean be, eragin handia izan eban etxebizitza eskubidearen aldeko eta espekulazinoaren kontrako deialdiak. Goizean goizetik ibili ziran piketeak eta grebak eragin berezia izan eban hezkuntzan eta komertzioetan. Industrian, desorekatuagoa izan zan deialdiaren erantzuna.
urr 27 Bedia
2025ean egindako arrisku psikosozialen diagnostikoak gehiegizko lan-kargea seinalau eban arren, arrastietan langile bat gitxiago dago oin eta baja, lizentzia eta baimenak estaldura barik itxi ditu BEL EDAD enpresearen zuzendaritzak. 40 bat langile dagoz kaltetuta eta Laura Millan ELAko ordezkariak ez ditu mobilizazino gehiago baztertu: "Langile eta egoiliarren osasunagaitik da hau".