merkatariak

Martxan dago Areatzako Bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 20a, 11:15

Gaur hasi eta bagilaren 30era arte eros daitekez Gauzak dendan herriko komertzioetan deskontuan lortzeako bonuak.

Areatzako Udalak eta merkatariek, herritarrek herriko komertzioetan konsumidutea buztartuteko helburuagaz barriro ipini dabe martxan Bonodenda kanpainea. Maiatzaren 20an hasi eta bagilaren 30era arte, edo zirkulazinoan ipinitako 400 bonuak amaitu arte, hamasei urtetik gorako billaroztar bakotxak hiru bonu erosi ahalko ditu Gauzak dendan herriko komertzioetan erabilteko. Bonu bakotxak 20 euroko prezioa dauka baina 25 eurorainoko erosketak egin ahal izango dira horreekaz.

Aurten Areatzako zortzi komertziok hartzean dabe parte Bonodenda kanpainan. Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak denda, Arantza Zamalloa botikea, Estankoa, Denda Barri, +Ke...Pan okindegia eta Vade Retro ile-apaindegia dira komertzioak. Honeetan gastau ahal izango dira bonuak. Honeen balioa pilatu daiteke baina ordaindu beharreko kopuruak bonouen balioa baino txikiagoa bada ez da dirurik itzuliko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!