Lege oharra

1. Pribadutasun taula: datu personalak babestea

Onespen klausulea

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakori jarraiki, erabiltzaileak baimena emoten dau bere datuak Zertu Kultur Elkartea titular dauan fitxategi batean sartzeako, eta datu horreek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabilteko, bai administrazino eta kontabilidade kudeaketarako, baita merkataritza eskaintzak eta produktuei eta zerbitzuei buruzko informazinoa bidaltzeko be. Era berean, erabiltzaileak baimena emoten dau bere datuak zerga administrazinoari eta bankuei, aurrezki kutxei edo bestelako kutxei ixteko, beti be hareek behar bezala babestuta eta zerbitzua garatzeko beharrezkoa danean.

Erabiltzaileak, era berean, bere datuak konsultetako, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak ezetuten dituala adierazoten dau. Eskubide horreek Zertu Kultur Elkartearen egoitza sozialean baliatu ahalko ditu, honako helbide honetan: Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia).

Xedea

Zertu Kultur Elkarteak, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku ipini dau honako dokumentu hau, informazinoaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak beteteko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei ha erabilteko baldintzen barri emoteko be.

Webgunean sartu ezkero erabilteko baldintza orokor honeek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzean dau webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabilteko, eta uneoro baldintza orokor honeek errespetetako. Zerbitzu emoileak edozer unetan eten ahalko dau bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor honeen kontrako erabileraren bat antzeman ezkero.

Zerbitzu emoileak eskubide osoa dauka webgunean ageri dan edozein informazino mota aldatzeko, horretarako ezelango aurre-abisurik emon barik edo betebehar horreek erabiltzaileei jakinarazo barik; nahikoa izango da zerbitzu-emoilearen webgunean argitaratzea.

Datu personalen babesa

Datu personalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta ha garatzen dauan araudian ezarritakoari jarraiki, webgunearen arduradunak datu personalak emon dabezan edo emongo dabezan erabiltzaile guztiei jakinarazoten deutse hareek bere fitxategi automatizauan sartuko dituala. Adierazotako fitxategia behar bezala erregistrauta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Zerbitzu emoileak esanbidez adierazoten eta bermatzen deutse erabiltzaileei beren datu personalak ez jakiezala, ezelan bez, hirugarren enpresei itxiko euren baimen barik.

Datuak konsultetako, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak

Zerbitzu emoileak uneoro bermatuko deutso erabiltzaileari datuak konsultetako, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukerea, indarreko legedian ezarritako baldintzetan. Eskubideok baliatzeko esanbidezko eskaera bidali ahalko dau, NANaren kopiarekin batera, honako helbidera:

Posta: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea

Era berean, erabiltzaileak baja hartu ahalko dau harpidetutako edozein zerbitzutan, horretarako webgunean jarritako formularioa erabilita.

2. Erabilera baldintzak

Baldintza orokorrak

Erabiltzaileak BEGITUren webgunea eta, kasua balitz, harpidetza Erabilera Baldintza honeetan zehazten danaren arabera erabiliko dau. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilerea, bereziki harpidetzarena, personala, esklusiboa, pribadua, irabazi asmorik bakoa, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterezina da.

Erabiltzaileak agintzen dau bere jardueraren bidez ez dituala kaltetuko BEGITUren irudia eta bere enpresa titularraren interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen dau ez dauala webgunea kaltetu, baliobakotu edo gainkargatuko dauan jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltea oztopatuko dauanik be. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kaltetu leiken edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren kontrakoak diranak ne.

Jabego intelektuala eta industriala

BEGITU Zertu Kultur Elkartearen marka erregistraua da. Debekatuta dago hirugarren batek BEGITU marka edota bere logoa edozein eratara erabiltea idatzizko baimen barik. Eskubide guztiak erreserbauta dagoz. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetau beharko dabez webgunearen jaubetza intelektuala.

Edukien ardurea eta egile eskubideak – Creative Commons

BEGITUk argitaratzen dituan edukien ardurea edukien editore bakotxarena da. Eretxi artikuloak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakotxaren ardura dira, eta Zertu Kultur Elkarteak eta ez edukien editoreak ez dabe ezelango ardurarik izango horreen edukien gainean.

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak Zertu Kultur Elkartearenak dira, baina partekatu daitekez Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa). Beraz, erreproduzidu, banatu, jente-aurrean komunikau, eraldatu daiteke, beti be iturria aitatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horreen pean partekatzeko. Webgunean agertzen dan edozein edukiren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak euren jaubeenak dira, eta legez babestuta dagoz.

Parte hartze arauak

BEGITUN parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, eretxi artikuloak, eztabaida foroak, agendea eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar dau, ondoko parte hartze arauak barne:

  • Ezin da berariaz informazino faltsurik edo irainik argitaratu.
  • Alkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimidadearen eskubidea urratzen dabezan mezuak ezin dira bialdu.
  • Indarrean dagoan legerian delitutzat joten dan edukirik ezin da bialdu.

Arau horreek beteten ez dabezan mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badagoz, ezabatu ahal izango dira. Atal bakotxaren moderatzaileak egingo deutsie jarraipena iruzkinei, eta bere eretxia izango da nagusi arauak beteten diran edo ez ebazteko.