Urtez urte, herriz herri egiten da merkadu hau eta aurtengoan, Lemoari egokitu jako egoitzea izatea. Emakume artisau, baserritar eta ekintzaileak egongo dira bertan, euren produktuak saldu zein proiektuak aurkeztuten.
11:00etatik 14:30era egingo da azokea Atxetako plazan eta egongo diran hamar postuez eta talo txosnaz harago, hainbat jarduera dagoz antolatuta. Goiz osoan zehar, umeentzako ekintzak egongo dira azoka gunean: arpegi margoketea, jolasak… Horrezaz gainera, musikeak eta jantzeak be izango dau lekua. Swing jantza lehiaketa bat eta Inbigu Gypsy Jazz taldearen kontzertua egongo dira.
Lemoako Udaletik adierazo dabenez, azokak gure historian zehar andrak euki daben garrantzia eta presentzia berreskuratuten lagundu gura dau, eta andra askok belaunaldiz belaunaldi mantendu eta transmitidu daben ezagutza, lanbideak eta ekonomia-jarduera balioan ipini gura dauz.