Gorbeialde Landa Garapena Elkartea Arratia-Nerbioi eskualdearen landa eremuko garapen sozioekonomikoa sustatzeko helburua daukan irabazi asmorik bako alkartea da. Areatzan dago bulegoa eta bertan lan egiteko behargin bila dabiz. Lan kontratu mugabakoa eskaintzen da eta urteko ordainsari gordina 35.159 eurokoa izango da. Hurrengo estekan dago informazino osotua eta eskaintzan izena emoteko aukerea.
Unibersidadeko ikasketak amaituta izatea eskatuten da eta nekazaritzaren, turismoaren, ingurumenanern edo ekonomia zientzien ezagutza eremuak lehenetsiko dira. Euskerazko C1 titulua izatea beharrezkoa da eta gazteleraz besteko hizkuntza batzuen ezagutzea be balorauko da. Ofimatikako ezagutza egiaztagarriak zein esperientzia egiaztatua izatea eskatuten da, bai eta mobiduteko eta joan-etorriak egiteko prestutasuna, "muga barik". Holan, B motako gidabaimena eta norbere ibilgailua euki behar dira. Balorauko diran beste gauza batzuen artean, Arratia-Nerbioin bizi edo/eta lan egitea eta ingurua ezetutea eta administrazino publikoaren eta honen politiken ezagutzea dira.