lana

Lan zein praktikak egiteko eskaintzak egin dauz Errota Fundazinoak

Asier Abrisketa 2025ko eka. 27a, 11:00

Praktikak egiteko komunikazino arloko ikasle baten eta lan egiteko, ADE edo humanitate eta kominikazinoko ikasketak dituan langile esperientziaduna topetan ditue.

Arratiako garapen ekonomiko buztartuteko lanetan jarduten dauan Errota Fundazinoak bai praktikak egiteko bai lan egiteko eskaintzea zabaldu dau. Kasu bietan euskerea izango da lanerako hizkuntzea eta sortzailea, proaktiboa, talde lanerako gaitasuna izatea eskatuten da, besteak beste. Arratiarra izatea be balorauko da. Ikasleek zein lanaren bila dabizanek, garagarrilaren 20ra arte bialdu leikie CV-a kaurrekoetxea@errota.eus helbidera.

Praktikak egiteko, komunikazino, marketing edo publizidade ikasketak egiten ibili behar dira interesdunak. Egitekoen artean izango dauz komunikazino plan bat martxan ipintea, sare sozialen kudeaketea, webguneko edukia eguneratzea, komunikazinorako euskarriak sortzea eta narratibea lantzea.

Lan eskaintzea barriz, goi mailako Enpresen Administrazino eta Zuzendaritza edo Humanitateak eta Komunikazinoa ikasketak amaituta izan beharko ditu interesdunak eta horrezaz gainera, hiru urteko lan esperientzia eskatzen da. Gehigarri moduan, proiektuen kudeaketan esperientzia izatea be balorauko da. Eginbeharren artean Arratiako enpresen mapa sortzea, enpresetako barrikuntza proiektuak kudeatzea, memoria teknikoa garatzea eta Biherko Arratia Plan Estrategikoko proiektuan martxan ipintea izango dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!