errota

Ekintzaileentzako laguntzea eskainiko dau Errotak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 10a, 12:40

Enpresa edo negozio bat martxan ipinteko bideragarritasun azterketeagaz, formakuntzakaz eta dirulaguntzen kudeaketeagaz eskainiko dau laguntzea.

Arratiako garapen sozioekonomikoa buztartuteko lanetan jarduten dauan Errota Fundazinoak ekintzailetza zerbitzua ipini dau martxan negozio edo enpresa bat martxan ipinteko asmoa daukien personentzat. Negozioa gorpuztuteko prozesuan laguntzea eskainiko dabe, "proiektua abian jartzeko bidea erraztuteko" asmoagaz. Posta bidez, alarrea@errota.eus edo kaurrekoetxea@errota.eus helbideetan eta 688 766 427 (Argiñe) zein 688 854 543 telefono zenbakietan ipini daiteke Errotagaz harremanetan.

Errotak hainbat arlotan lagunduko ditu ekintzaileak. Negozio Plana eta Bideragarritasun Azterketea lantzeko laguntzea, bakotxaren beharretara egokitutako formakuntza praktikoen eskaintzea eta intituzinoek emoten dabezan dirulaguntzak eskatu eta kudeatzeko aholkuak promestu ditue. Horrezaz gainera, Errotak inguruko enpresa eta negozioakaz alkarlana be bultzatuten dau ekimen eta jardunaldi bereziakaz, berbarako, enpresa foroak eta coworking espazioak zabalduta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!