azokea

Domekan egingo da Arteako udabarriko merkadua

Asier Abrisketa 2025ko api. 4a, 11:48

10:00etatik 14:00etara, ekoizleen bost postu eta artisauen beste bost egongo dira Arteako plazan euren produktuak saltzean.

Aprilaren 6an, domekea, Arteako udabarri sasoiko merkadua egingo da Arteako plazan Gorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta. Inguruko ekoizleak eta artisauak egongo dira, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte, euren produktu eta artisautza lanak saltzean. Betiko lez, erosketa bakotxagaz tokiko produktu-loteen zozketan parte hartzeako zenbakiak jasoko ditue erosleek.

Postuotan Janire Goikuriaren ogi eta euskal pastelak, Jagoba Galarzaren denporaldiko barazkiak, Txaramelaren pasta ekologikoa, La Txika de la Cervezaren garagardaoak eta Agerriaren pateak egongo dira. Artisauak be bost izango dira: Kanpolen eskulanak, Torontileren arropea, Harri Koskorren poltsa eta motxilak eta bitxiak, Platinela zein Bitxik-enak.

Azokeaz gainera, 11:30etik aurrera, Euskaraldian izena emoteko postutxoa be egongo da plazan. Gainera, liztor asiarraren eta honeek harrapetako tranpen gainean informetako postua be ipiniko dau Maider Lejarretak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!