AZOKEA

III. Gazta eta Esneki Azokea egingo da Igorren

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 29a

Domekan, hilak 31, egingo da aurten Gazta eta Esnekien Azokearen hirugarren edizinoa, 10:30etik 15:00etara Garbeko aparkalekuan.

Azokan gaztaiak, jogurtak eta gatzatuak topau ahalko dira, besteak beste. Baina protagonismo berezia izango dabe Idiazabal JD gaztaia egiten daben Areatzako Txonde, Otxandioko Padilla eta Oletako Atxetak. Horreezaz gainera sortu barri dan Euskadiko Esneki Ekoizleen Elkartean sartu diran Igorreko Askibil, Orozkoko Lusuri eta Otxandioko Otxauntzek be eukiko dabe postua. Gorbeia ingurutik urrunduta barriz, Berritxuko Txikiñena eta Errexileko Urraki be egongo dira. Beste alde batetik txakolina, ogia, euskal pastela eta barazkiak saltzean dabezan postuek be izango dabe euren lekua. Goizean zehar ardi moztaileen erakustaldia be egongo da.

Izozki artisauen dastaketea 
Ohikoa danez, dastaketea be egingo da baina oingoan gaztaiena ez, izozki artisauena izango da, Maruri-Jatabeko Gelati-Gelatiren produktuakaz. 12:00etan egingo da dastaketa bakarra eta hogei personarentzako lekua bakarrik egongo danez, izen-emotea aldez aurretik egitea komeni da, https:// labur.eus/gaztai helbidean. Bildutakoa Caritaseri emongo jako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!