aurrekontuak

Zeberioko Udalak galdetegia atera dau aurrekontuak egiteko

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 3a

Bertan, herritarrak euren eretxia emon ahalko dabe, beharrizan eta nahiak partekatuteko.

Urri bigarrenaren 9an egin zan lehenengo batzar informatiboa 2026ko aurrekontuak herritarren artean erabakiteko. Zeberioko Udalak galdeketa bat jarri dau martxan, bizilagunek euren proposamenak eta beharrizan nagusiak adierazoteko. Galdetegia etxe guztietara banatu da, halanda be, online beteteko aukerea dau Udalaren web orrialdean. Online bidali edo udaletxean entregetako azken eguna zemendiaren 7a izango da. Honen emaitzak eta datorren urteko aurrekontuen nondik norako guztiak, zemendiaren 20an partekatuko dabez; bigarren batzar informatiboan. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!