azokea

Domekan egingo da Garbeko XLV. Azokea

Asier Abrisketa 2025eko urriaren 9a

Merkaduaz gainera Laguntasuna Erraldoien Konpartsaren kalejirea eta azkolarien erakustaldia egingo dira goizean zehar.

Urri bigarrenaren 12an, domekea, egingo da Garbeko Azokearen berrogeta bosgarren edizinoa. Inguruko ekoizle eta artisauen postuak 10:00etan zabalduko dira eta besteak beste ortuariak, gaztaiak, ogiak, pastelak eta konserbak erosi ahal izango dira. Horrezaz gainera, merkadu goiza animetako hainbat jarduera programau dira.

Goizeko 11:00etan, Laguntasuna Erraldoien Konpartsako erraldoiek kalejire egingo dabe herritik, udaletxeko plazatik hasita azoka eremura arte. Gero, erraldoiak bertan egongo dira jenteak hurbiletik ikusi dagiazan. Eguerdiko 12:15ean barriz, azkolari erakustaldia egongo da Garben. Julen Mendieta lemoaztarrak, Xabier Garcia "Utxu" dimoztarrak eta Zornotzako Manex Izagirre zein Done Intxaustik hartuko dabe parte erakustaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!