LANA

Areatzako Aldamin tabernea alokairuan hartzeako pleguak eskuragarri dagoz

Erredakzinoa 2025ko mar. 12a, 09:35

Aldamin taberna jatetxea.

Areatzako Udalak urte baterako kontratu luzagarria eskaintzen dau ugerlekuetako tabernea kudeatu gura dauanarentzako.

Udala, ugerlekuetako Aldamin tabernea nork kudeatu topetan dabil eta eskuragarri ipini ditu kontratazinorako pleguak https://labur.eus/Aldamin2025 helbidean. Udarako bakarrik ez, urte baterako kontratua eskaintzen da, beste urte bat luzatu daitekeena. Hileroko errentearen gitxieneko eskaintzea 250 eurokoa izango da; argindar, ur, gas, berogailu eta bestelako gastuak kenduta. Martiaren 31ra arte aurkeztu daiteke dokumentazinoa, zehaztasun guztiak topau daitekez goiko estekan edo udaletxean bertan.

Tabernea kudeatuteko interesa daben persona edo entidadeek proiektuaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko dabe eta horretan oinarrituko da Udala, lizitazinorako. Bertan puntuauko dira lokalean egin gura diran barriztapenak, eskainiko diran zerbitzuak, profesionalen ezaugarriak eta esperientzia, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!