Urri bigarrenaren 18an, zapatua, udagoien sasoiko merkadua egingo da Ubiden. Goiz osoan zehar, 11:00etatik aurrera, artisau eta ekoizleek euren postuak ipiniko ditue herriko plazan. Ekoizleen lau postu eta artisauen hamar postu egongo dira eta erosketak egin bitartean goserik ez pasetako, Etxerriagaren taloak be salduko dira, bakotxak gura dauenagaz betetako.
Ekoizleen artean Ubideko Giberri Gazta, Legutioko Iruri Gazta, Fikako Elortatxuren ogi eta gozokiak eta Aizarnazabalgo Zampano Bierren garagardao artisauak egongo dira. Beste alde batetik, sano artisauk hartuko dabe parte azokan: Txaramela egur lanak, Aiari pirograbatuak, Zezpalak, Platinela, Disem osogarriak, Enara Artesaia, Kosta itsas-egurrak, Crea, Loop Astrid eta Aretxederra narruak.