ELA sindikatuaren bitartez, Lemoako Udalaren eraikin eta lokaletako garbitzaileek 2024, 2025 eta 2026 urteetarako indarraldia izango daua hitzarmena lortu dabe. Akordioa udalak azpikontratautako Impacto enpreseagaz sinatu da. Aurten %12an igongo jakie soldatea eta datorren urtean, %6a. Igoera honegaz, jarraipena emongo deutsie 2023ko greba amaierako akondioan lortutako %12ko igokereari. ELAk aldarrikatu dau, akordioa plantillearen antolaketa eta burruka sindikalari esker lortu dala.
Soldata igokereaz gainera, akordioak beste hobekuntza batzuk jasotzen ditu; berbarako, norbere arazoetarako ordaindutako bi eguneko lizentzia edo 14 orduko lizentzia ordaindua, aukeran. Enpresak lan poltsa bat sortuko dau antxinatasunaren araberako lehentasun ordenagaz, eta horren ondorioz, enpresak lanpostu barriak eskaini beharko deutsiez lanaldi partziala daukien eta aldi baterako kontratuak daukiezan beharginei. Hitzarmen barri horrek klausula bat dauka neurri guztiak ezartzen dirala bermatzeko eta gainera, mugagabea izango da. Hau da, lan baldintzak indarrean egongo dira hitzarmen barri bat sinatu arte.