aurrekontuak

Aurrekontuetarako jaso diran proposamenak aurkeztuko ditu jente-aurrean Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2025ko urt. 28a, 12:14

Barikuan, 18:30ean izango da Hogarrean jasotako proposamenakaz zer egin ebazteko batzar irekia.

Zeberioko Udalak "gardentasuna eta zeberioztar guztien parte-hartzea sustatu" gura dau 2025erako Udal Aurrekontuen prestaketa prozesuan. Aurrekontuetan partida finkoak dagoz betiko gastuei aurre egiteko baina beste partida batzuk, herritar eta alkarteakaz ebazteko gordetan dira. Abenduan zehar egin ziran hiru batzarrotan, batetik "auzoentzako ardura daben gaiak" landu dira eta bestetik, norbanako edo alkarteek proposatu ahal dabezan egitasmo edo proiektu "txiki zein handiak".

Oin, batzar horreetan jaso diran proposamenak eta udal ordezkariek landutako ondorioak aurkeztuko dira. Urtailaren 31n, barikua, egingo da batza irekia Hogarrean, (plazako ermita zaharrean) 18:30etik aurrera. Bertan, proposamenak oinarri moduan hartuta, aurrekontuetan herritarren nahiak zelan isladatu zehaztuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!