merkatariak

400 boltsa banatuko ditue Lemoako merkatariek

Asier Abrisketa 2025ko eka. 26a, 09:45

Herriko komertzioetan 10€-tik gorako erosketak eginda lortu daiteke Lemoa Ureztatzen alkartearen boltsea.

Herriko merkatariak batzean dituan Lemoa Ureztatzen alkarteak, Udalagaz batera, tokiko merkataritzea bultzatuteko kanpainea hasi dau. Atzo, hilak 25, hasi zan kanpainea eta honen parte diran establezimenduetan gitixienez 10€-ko erosketak eginda, opari moduan, telazko boltsa berrerabilgarri bat jasoteko aukerea dago. Herriko dendetan zehar banatu diran 400 boltsak amaitu arte iraungo dau kanpaineak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!