Errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpainea martxan

Erredakzinoa 2025ko api. 16a, 11:39

UEMAk, bertako kide diran udalakaz eta Foru Ogasunagaz alkarlanean, errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpainea abiatu dau. Errenta aitorpena egiteko epea Bizkaian aprilaren 10ean hasi zan eta bagilearen amaierara arte iraungo dau.

UEMAk eta bertako udalek administrazinoagaz euskeraz egitera bultzatu gura dabez herritarrak. Izan be, "errentea euskeraz egiten dauan herritarren kopuruak urtez urte gorantza egin arren, errealidade soziolinguistikoak erakusten dituan datuetatik urrun dago oindino". Hau da, batzuetan alde handia dago euskaldun indizearen eta errentea euskeraz egiten dabenen artean. 

Aurrez aurre, telefonoz zein internetez, euskeraz 
UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko argibideak emon ditu. Esaterako, hitzordua hartzerakoan, Ogasunagaz hartu-emona euskeraz izan gura dala adierazotea nahikoa da, hartu-emona euskeraz izateko aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidez. Ogasunak sinatzeko emoten dauan orria be euskeraz jaso daiteke. 

Errenta aitorpena interneten bitartez egiten dauanak euskerazko bersinoa jatsi daike. Aholkularitza bat aukeratzen dauanak beren-beregi adierazo beharko dau aitorpena euskeraz egin gura dauala. Eta beste moduren baten egiten dauanak, euskeraz egiteko eskatu daike.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!