Arratiako III. Enplegu Azokea abenduaren 12an, goizean zehar, egingo da Igorreko Kultur Etxean. Bertan eskualdeko enpresa eta entidade ugarik postutxo bat izango dabe, lan bila dabilen jentea artatu eta kurrikulumak batzeako. Nobedade moduan, lanpostuen iragarpen taula bat be egongo da, postua ipinten ez daben enpresetako eskaintzak ezetutera emoteko. Enpresa industrialak, nagusien egoitzak eta beste mota batzuetako entidadeen parte-hartzea ziurtatu da daborduko, baina zemendiaren 28rako daukie izena emoteko epea. Azokearen barrikuntza nagusia da azoka herrira ateratea, enpresak herritarrei hurreratzeko eta herritarrek parte hartzeako. Enpresa bakotxak bere mahaia izango dau, eta bertara hurreratzen diran personek euren kurrikuluma aurkezteaz gainera, enpresea eta bere jarduerea ezetuteko aukerea izango dabe.