ostalaritzea

Eguenean zabalduko da Ailarak-eko tabernea

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 8a

Inaugurazinoa 19:30ean izango da eta jana zein edana egongo da doban hurbilduten dan jentearentzako.

Ailarak-Musiktopa Ondarearen Zentro Garaikide barria -lehenagoko Ekomuseoa- badoa apurka-apurka bizitzea hartzean. Arteako Udaletik BEGITUn azaldu eben seguru antzean pasau dan eguenean, hilak 2, edo gehienez atzo, hilak 7, zabalduko ebazala ateak taberneak. Halanda be, lokalean egin beharreko instalazinoakaz arazoak izan ditue eta atzenean oingo egunean, garagarrilak 9, izango da inaugurazinoa. 19:30ean zabalduko dira ateak eta edana zein jana zerbitzauko da, doban. Jatetxea aurrerago zabaltzea espero da.

Gainera, sutearen ostean zaharbarritu dan eraikinaren instalazino gehienak -euskal musika eta jantzearen gaineko erakusketa iraunkorra barne- ezetutera emoteko bisita gidatuak egiten hasi dira, izena aldez aurretik emon behar izan barik eta doban. Gehienezko 25 personako taldeak egingo dira. Zapatuetan hiru bisita egongo dira: 11:00etan euskeraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskeraz. Domeketan barriz bi: 11:00etan euskeraz eta 12:30ean gazteleraz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!