azokea

Bigarrenez egingo da Igorren Esneki eta Gaztai Azokea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 29a, 10:55

Domekan 10:30etik aurrera egongo dira Garben esneki eta gaztai ekoizleen postuak eta zabalik dago produktuen dastaketetan izena emoteko aukerea.

Pasau dan urteko arrakastea ikusita, Gorbeialde Landa Garapenak, Euskal Esnegileak alkarteak eta Igorreko Udalak aurtengorako be antolatu dabe Esneki eta Gaztai Azokea. Bagilaren 1ean, domekea, egingo da merkadua goizez, 10:30etik aurrera, Garbe auzoko aparkalekuan. Bertan, inguruko esnekien ekoizleen postuak egongo dira, produktu desbardinakaz: gaztaia, jogurrak, postreak...

Azokan produktuak erosteko aukereaz gainera, dastaketak be antolatu dira. Honeetarako, izena emon behar da aldez aurretik bookeo.com webgunean. Hiru dastaketa egingo dira, 13:00etan, 13:30ean eta 14:00etan eta honeetako bat aukeratu behar da azokako produktu katalogoko dastaketea egiteko, hiru euroko prezioagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!