nekazaritzea

Gizartea eta instituzinoak lehen sektorean inpliketako "hazi bat" ereingo dau Igitiek

Asier Abrisketa 2026ko apirilaren 14a

Aprilaren 16an ekoizle eta baserritarrak, kontsumitzaileak, herritarrak, eskualdeko intituzino zein enpresak, teknikariak, politikariak, ikastetxeak eta alkarteak batu gura ditu Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean.

Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkarteko kideak arduratuta dagoz Arratia eta honen lehen sektorearen etorkizun hurbilagaz. Lehen sektorea eta honentzako hain garrantzitsuak diran merkataritza txiki eta hurbileko harreman sareak desagertuteko bidean ikusten ditue, BEGITUn azaldu dabenez, "eta honegaz batera, gure paisaia eta kulturea".

“Lehen sektoreko begietatik ikusten dogu mundua eta gatxa egiten jaku etorkizun positibo bat irudikatutea”.

Holan, jardunaldi berezia antolatu dabe aprilaren 16rako Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean. Zer jango dugu bihar? Gaurtik eragin! dinamikeagaz, Igitiek ekoizle eta baserritarrak, kontsumitzaileak, herritarrak, eskualdeko instituzino eta enpresak, teknikariak, politikariak, ikastetxeak eta alkarteak batu gura ditu alkarlanean. Bertan, BioLur Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteko eta Ereindajan alkarteko kideak egongo dira, euren lan eredu eta alkarlan sareen gainean berba egiteko.

Igitietik BEGITUn azaldu dabenez, ez da berbaldi soil bat izango, etorkizunerako “hazi bat” izatea da asmoa; berbarako, etorkizunean Arratiako Elikadura Mahaia sortzeako. Izan be, beharrezkoa ikusten dabe instituzino, enpresa eta gizartearen esku-hartzea, lehen sektoreari behar dauan bultzadea emoteko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!