azokea

Zeanurin egingo da Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen V. Azokea

Asier Abrisketa 2025ko urr. 24a, 10:23

Domekan 11:00etatik 14:30era egongo dira inguruko andren postuak plazan eta horrezaz gainera, Inbigu jazz taldearen zuzeneko emonaldiak girotuko dau merkadua.

Urtero lez, Arratiako Udalen Mankomunitateak Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokea antolatu dau eta bosgarren edizino hau Zeanurin egingo da, "Erdu, gozatu eta gurea zaindu!" lelopean. Urri bigarrenaren 26an, domekea, egingo da andrak protagonista dituan merkadua 11:00etatik 14:30era. Andra artisau, ekoizle eta zerbitzu zein produktu saltzaileen erakusleiho dan azokan bitxiak, artisau-lanak, jakiak, jantziak eta abar egongo dira. Horrezaz gainera, mokadutxoa egiteko aukerea eta Inbigu Gypsy Jazz taldearen musikea egongo da goizean zehar plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!