Lemoako Aldetu S.A. enpresea igaztik dago hartzekodunen konkurtsoan, ELA eta LAB sindikatuen arabera, "enpresako zuzendaritzearen kudeaketa negargarria dala-ta". Gaur egun, EREan dagoz langileak eta Mondragon Korporazioko Cikautxo S. Coop.-ek erosteko eskaintzea egin dau. Halanda be, eskaintza horrek plantillearen erdia baino gehiago kaleratzea eta geratuko diranen lan-baldintzak okertzea ekarriko ebala dino Enpresa Batzordearen gehiengoa osotuten daben sindikatu biek. Holan, atzotik aurrera greba mugagabean dagoz beharginak.
Aldertu S.A. metaleko sektoreko enpresea da eta automobilgintzarako egiten dau behar. Holan, langileek EREa kentzea bakarrik ez, "benetako bideragarritasun plan industrial bat" eskatuten dabe, lanpostuak eta lan baldintza errespetatzeko helburuagaz. Salatu dabenez, atzen urtean egoerak txarrera egin dau: "Konkutso Administrazinoaren pasibotasunagatik eta aholkulari barriez ez dabelako negozioa iraultzen jakin, lan kargea egon dan arren".