Urtea amaituten dabil eta daborduko Arratia, Ubide eta Zeberioko udalak badabiz 2026rako Udal Aurrekontuen lanketeagaz. Atzen urteetan egin danez, udal gehienek herritarren parte-hartzeagaz egin gura ditue aurrekontuak eta Zeberio da honen adibideetako bat. Saio desbardinak egingo dira baina lehenengo bilera informatiboa urri bigarrenaren 9an, eguena, egingo da. Hogarrean izango da batzarra 19:30ean eta herritar zein eragile guztiak dagoz deituta. Bertan aurrekontuetarako prozesua azaldu eta zalantzak argituko dira.