Aurretiazko Borondateen Dokumentua zelan gauzatu jakiteko saioa hilaren 17an. Parte hartzeako, emon izena udaletxean edo Igorreko Osasun Zentroan.
Hilaren 6ra arte, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era, Arratia Garbia gaikako hondakinak kudeatzeko kanpainearen informazino bulego finkoa.
Hilaren 26ra arte, Mundu-ikuskerak margolanetan arte erakusketa kolektiboa.
Abenduaren 11ra arte, Kultur Etxeko bazkide txartela 5 euro merkeago egiteko epea zabalik. Lagun txartelaren urteko banakako kuotea 30 eurokoa da. Familiakoa 25 euro kide bakotxa eta 20 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat.
Zemendiaren 8ra arte, Euskararen Etxea, plazara erakusketea ikusgai. Astebarruan 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.
Zemendiaren 6ra arte, 2027ko egutegia egiteko Argazki Lehiaketea. Arantzazuko animalien gaineko hiru argazki gehienez, bialdu idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera.
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 21 eta 22an egingo dan Arratiako jazza, foxetik swingera ikastarorako izen-emotea, aiko.eus webugnean.
Hilaren 20ra arte, Birziklatutako Materialakaz Egindako Gabonetako Zugatzen Lehiaketea.