Hilaren 13ra arte, urtekeretarako izen-emoteak: jubiladuen urtekerea Eibarreko sanandresetara (zemendiak 30), Santo Domingo de la Calzadako Erdi Aroko azokara (abenduak 6), familia urtekerea Izenadubara Olentzero eta Mari Domingi ikustera (abenduak 23), Bilboko Gabonetako Umeen Parkera (abenduak 29) eta Sestaoko JumpBasquera (abenduak 30).
Hilaren 13ra arte, udal ikastaroetako plaza libreak beteteko aukerea.
Eta elkar ulertzen ikasiko bagenu? Egunerokorako tresna praktikoak bizikidetzea hobetuteko lehen saioa. Izen-emotea udal bulegoetan edo 94 673 90 10 telefonoan.
Zemendiaren 8ra arte, Euskararen Etxea, plazara erakusketea ikusgai. Astebarruan 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.
Zemendiaren 6ra arte, 2027ko egutegia egiteko Argazki Lehiaketea. Arantzazuko animalien gaineko hiru argazki gehienez, bialdu idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera.
Zemendiaren 8ra arte, X. Lemoatx Traileko (zemendiak 15) martxa eta lasterketetarako izen-emotea buscametas.com webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 21 eta 22an egingo dan Arratiako jazza, foxetik swingera ikastarorako izen-emotea, aiko.eus webugnean.
Hilaren 20ra arte, Birziklatutako Materialakaz Egindako Gabonetako Zugatzen Lehiaketea.