Hilaren 13ra arte, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era, Arratia Garbia gaikako hondakinak kudeatzeko kanpainearen informazino bulego finkoa. Goizez udaletxe alboan eta arrastiz Kotxepinen.
VII. Azoka Solidarioa. Arrastian zehar, jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta bestelakoen bilketea. Lehendakari Agirre kalean.
Hilaren 13ra arte, urtekeretarako izen-emoteak: jubiladuen urtekerea Eibarreko sanandresetara (zemendiak 30), Santo Domingo de la Calzadako Erdi Aroko azokara (abenduak 6), familia urtekerea Izenadubara Olentzero eta Mari Domingi ikustera (abenduak 23), Bilboko Gabonetako Umeen Parkera (abenduak 29) eta Sestaoko JumpBasquera (abenduak 30).
Hilaren 13ra arte, udal ikastaroetako plaza libreak beteteko aukerea.
Areatzatik bisita gidatua jubiladuen lokaletik hasita, Mikel Urrizen eskutik. Uparan Elkarteak antolatuta.
18:30ean, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiaren berbaldia; 20:00etan, Lemoako kirolariei omenaldia.
Javier Larreagaz etxeko suteak prebeniduteko berbaldia.
Aurrekontu parte-hartzaileen gaineko bilera informatiboa.
2027ko agutegia osotuteko Argazki Lehiaketea. Argazkia: Ubideko argazkiak izan behar dira. Bardin dau nozkoak diran. Bakotxak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal ditu, 644 239 898 telefonoan edo udaletxean bertan.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 21 eta 22an egingo dan Arratiako jazza, foxetik swingera ikastarorako izen-emotea, aiko.eus webugnean.