Hilaren 26ra arte, Mundu-ikuskerak margolanetan arte erakusketa kolektiboa.
Abenduaren 11ra arte, Kultur Etxeko bazkide txartela 5 euro merkeago egiteko epea zabalik. Lagun txartelaren urteko banakako kuotea 30 eurokoa da. Familiakoa 25 euro kide bakotxa eta 20 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat.
Argazki Lehiaketan botoa emoteko epea zabalik. Hilaren 27ra arte.
Emakume heldu migratuak eta haien bizitza-jakinduria agerian jarriz berbaldia La Posada de los Abrazos alkarteagaz eta erakusketearen inaugurazinoa (hilaren 26ra arte ikusgai).
Abenduaren 31ra arte, AEK-ko Berbalagunek antolatutako V. Mikroipuin Txapelketarako ipuinak (50-100 berba) bidaltzeko aukerea arratia_berbalagun@aek.eus helbidera.
Urtailaren 9ra arte, Bonodenda kanpainea martxan. Bonuak 20 eurotan erosi daitekez Gauzak dendan.
2027ko egutegirako argazkiak aukeratzeko botoa zemendiaren 23ra arte emon daiteke. Emon botoa https://forms.gle/RjX4Jb5DwxJTkao7A helbidean.
Virtual Bilbao-ra urtekerea 12 eta 17 urte bitartekoentzat. Izena emoteko epea hilaren 23ra arte 94 648 10 79 telefono zenbakian.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.