09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30ean, Arratia Garbia kanpainearen bulego finkoa.
Familientzat berbaldia eskolan, ¿Como puedo ayudar a mis hijas/os sin saber euskera? Antolatzaileak: UEMA, Tranbia Txiki, Inazio Zubizarreta Guraso Elkartea, Udala eta BFA. Zaintza zerbitzua egongo da.
Dokumentua zelan gauzatu ezetuteko saioa.
Eta elkar ulertzen ikasiko bagenu? Egunerokorako tresna praktikoak bizikidetzea hobetuteko lehen saioa. Izen-emotea udal bulegoetan edo 94 673 90 10 telefonoan.
Abenduaren 31ra arte, AEK-ko Berbalagunek antolatutako V. Mikroipuin Txapelketarako ipuinak (50-100 berba) bidaltzeko aukerea arratia_berbalagun@aek.eus helbidera.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta eskola opor egun eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.