2025-2026 denporaldirako izen-emotea zabalik Arratia futbol taldeak maiatzaren 30era arte. Futbol eskolea (2018, 2019 eta 2020), Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil kategorietan. Klubeko bulegora jo ordutegi honetan: astelehen eta martitzenetan 10:00etatik 12:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara edo cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu. Informazino gehiago gura izan ezkero 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara jo.
Bagilaren 21ean jokatuko dan Urbihools Koparako izen-emotea zabalik maiatzaren 23ra arte. 16 urte baino gehiago euki behar dira eta taldeak mistoak izan ahal dira. Izena emoteko mezu bat bialdu behar da Instagram-eko @urbihools kontura.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.