Tailer interaktiboa nerabeentzat. Familietako genero rolak. Hogarrean.
Acuerpamiento metraje laburreko filmaren proiekzinoa eta Mishell Gomez Lima zuzendariagaz alkarrizketea Basoan.
Abenduaren 16ra arte, Igorreko Kultur Etxeko bazkide izateko kanpainea.
Hilaren 28ra arte, hurrengo egunean zerbitzua emongo dauan podologoarenganako izen-emotea udaletxean.
Abenduaren 30era arte, AEK-ko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Mikroipuin Txapelketarako lanak bialdu daitekez arratia_berba@aek.eus helbidera.
Hilaren 29ra arte, birziklatzeko materialakaz egindako Gabonetako Zuhaitzen Lehiaketea. Oinarriak udaletxean eta liburutegian.
Hilaren 29ra arte, astelehenetik barikura, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era, Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea Kotxepin Kultur Etxean.
Abenduaren 5era arte, Mina indar bihurtu erakusketea Kultur Etxeko Erakusketa gelan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Hilaren 28ra arte, hilaren 29an izango dan Memoria eraikiz-flores en el asfalto ikuskizuna ikusteko izena emon daikie dimoztarrak ez diranek kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 94 631 57 25 telefonoan.
Bonodenda kanpainea urtailaren 19ra arte. Bonuak Gauzak dendan salgai.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.