Karpoko jaiak. 10:00etatik 14:00etara, Ganadu eta Ekoizleen Azokea plazan; 13:00etan, kalejirea Eingo taldeagaz herriko kaleetan zehar; 14:00etan, Azokearen amaierea eta zozketea. Familia alkarteak taloak egingo ditu.
12:00etan, Mr. Frack Xabi Larrearen ikuskizuna Goiko Plazako frontoian; 13:00etan, Eleder magoa udaletxeko plazan. (Eguraldi txarra egin ezkero, kiroldegian).
Zeanuriko Erroten XVII. ibilaldia. 08:30ean, izen-emotea plazan; 09:00etan, ibilaldiaren urtekerea plazatik.
Santa Kurtze jaiak. 12:00etan, desmontajea. Ostean, Konbidaduen bazkaria norbere etxean.
Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako goizeko urtekerea. Bizkargi eguna. Lemoako eskolak-Lemoatxa (363 m)-Bizkargi (555 m)-Zornotzako Larra auzoa. 20 km. Lemoako eskoletan.
Gorbeia Euskadik antolatuta, ibilbide gidatua Areatzatik, Gudarien plazan hasita. Izena aldez aurretik emon 94 612 26 95 telefonoan edo turismo@gorbeialdea.com helbidean.
Solastalgia topaketak. Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza, 2023) dokumental emonaldia eta solasaldia Gari Garaialde eta Itziar Gomezegaz. Moderatzailea: Ignacio Mendiola. Herriko Bentan.
Arteako Jai Batzordeak antolatuta, jaietan herri jantza egiteko ensaioa gimnasioan.