19:00etan, Euskaraldiko herri argazkia plazan eta ostean ardao eta gaztai dastaketea trikitilariek girotuta frontoian.
17:00etan, abenduaren 24ko eguna antolatuteko bilerea Udaleko pleno aretoan.
Arrastian Azoka Solidariorako gauzak batuko ditu Elkartasun Begiradak taldeak autobus geraleku atzeko arkupeetan.
19:00etan, Sex-sua liburuaren aurkezpena eta berbaldia Axular Herriko Tabernan.
17:30ean, Zeanuriko jantokiko lantaldeak antolatuta, elikadura osasungarri eta jasangarri tailerra nagusientzat, Bidezko Elikadura eta EHIGE alkarteen eskutik. Umeentzako elikadura osasungarria landuteko eta jolas libreko gunea. Kultur Etxean.
18:00etan, Mazala Andra Taldeak antolatuta, Josune Muñozen berbaldia Afganistan aldatzen duten emakumeak (Afganistaneko emakumeen aktibismoa eta literatura) Arkotxan.
Abenduaren 1era arte, Udalak antolatutako Zeanuriko IV. Argazki Lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea harrera@zeanuri.eus helbidean. Gaia: Zeanuri.