Sanfaustoak. 09:00etan, Arginatx Mendi Elkarteak antolatuta, Mugarri Bira; 14:30ean, baba jan herrikoia. Txartelak Herriko Tabernan eta Monteron. 10 euro nagusiak eta 5 euro umeak; 17:00etan, Inguma taldeagaz bazkalosteko kantu eta jantzak; 21:00etan, Olatz Txurruka dj-a Herriko Tabernako terrazan.
Euskal jaia. 10:00etan, nekazal eta artisau azokea; goizean zehar bertako produktuen dastaketea; 13:00etan, kalejirea Akelarre Grass Brass taldeagaz; 15:00etan, herri bazkaria frontoian; 18:00etan, Kuadrillen Arteko Herri Olinpiadak, Frakazuri Gazte Asanbladeak antolatuta; 19:00etan, kalejirea Arratiako Eingo eskolako trikitilariakaz; 20:30ean, berakatz-zopea; 21:00etan, Lehian taldeagaz erromeria eta ostean Oihan Vega dj-a.
Ondarearen Europako Jardunaldiak "Ondare jasangarria" lelopean, Juanjo Hidalgo historialariaren eskutik, Otzarretako pagadira bisitea, pago lepatuen historia jakiteko. Izena 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean emon.
14:00etatik 21:00etara, Basoa Gara Elkartasun Musika Jaialdia. Kaserna, Lentejas, Foterie, Puro hasta luego, Kutxaratxas eta Niño Feriante taldeen kontzertuak. Basoa etxean.
Arratia Institutuko 50. urteurreneko bazkaria. 11:30ean, 50. urteurreneko ekitaldien bideo emonaldia, institutuko aretoan; 13:00etatik 14:00etara, bazkaltzeko mahaietan lekuen erreserbea, institutuan; bitartean Fotokola; 14:30ean, bazkaria; 16:30ean, bingoa eta 18:00etan, jantzaldia. Prezioa 15 euro. Edalontziak etxetik eroan. Txartelak 10era arte erosi daitekez institutuan 08:15etik 14:15era, Txaparro tabernan edo Herriko Tabernan.
11:00etan, Gorbeia Turismok antolatuta, Undurraga urtegiari buelta. Izen-emotea turismo@gorbeialdea.com helbidean edo 94 612 26 95 telefonoan.