10:30etik 14:30era, Ilgoran Jabekuntza Eskoleak antolatuta, Ahizpatasuna gure gorputzean Edurne Epelde Pagolaren eskutik. Eskolan.
18:30ean, manifestazinoa Kiñu Gaztetxearen alde "Kiñuz gaztetxea defendatu" lelopean Kultur Etxetik.
21:00etan, Ernaik antolatutako ZUTIK! gazte martxearen Bizkaiko aurkezpen jaialdia Kiñu Gaztetxean. Sigerubanek abestuko dau Pula Gzonek ipinitako musikea, Leihotikan punk-rock taldea eta Gora Etorri taldea.
10:00etan, Zugatz eguna Elizondon. Ez da aurretiaz izena emon behar eta ez da hamaiketakorik bananduko. Edabeak bai.
10:00etan, Mazala Andra Taldeak antolatuta, hamabostero, Biodantza ikastaroa Elena Ocasarren eskutik gimnasioan. Izena 605 749 696 telefonoan emon behar da.
19:30ean, Oroitzen hondarrak nota txikietan poesia errezitaldia. Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama liburuan oinarrituta. Nerea Zuloaga billaroztarra, Mikel Etxaburu eta Izaskun del Cerro. Komentuan.