saretzen
Hainbat ekimen dagoz martxan Arratiako garraio publikoa hobetuteko

Erredakzinoa api 01 Arratia

Arratiako Udalen Mankomunidadeak galdetegi bat zabaldu dau mobikortasunaren aldetik herritarren beharrizanak jakiteko, eta EAJ-PNVk eta EH Bilduk Lemoako tren geralekuan plataforma intermodal bat eta autobus linea barriak ipinteko, mozinoak sartu dabez. Izan be, Arratiako garraio publikoa hobetu behar dala argi daukie Arratiako udaletako partidu nagusi biek eta lanean dagoz.