Aprilaren 25ean izango dan mendi martxarako izen-emotea zabalik www.zirkuitua.com webgunean aprilaren 20ra arte.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Maiatzaren 1ean eta 2an izango diran Upo Galapan Gautxori eta Upo Galapan 15K mendi lasterketetarako izen-emotea zabalik aprilaren 19ra arte https://upogalapan.blogspot.com/ helbidean.
Aprilaren 30era arte, liburutegian maileguan hartutako nobela grafikoen gaineko iruzkinak batuko dira, "zergaitik ezin dozu galdu?" galdereari erantzuteko.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Aprilaren 24ra arte, maiatzaren 23an Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitetako urtekerarako izen-emotea (20 euro). Informazino gunean 16:30etik 19:30era.