Jubiladuen alkarteak antolatutako urtekerea Sarara.
Pantailaren erabileraren prebentzioa haurtzaroan (gazteleraz) berbaldia Gregorio Montero mediku psikiatreagaz.
Latinoamerika, Antilla eta Karibeko Zinemaldia. Acuerpadas, hasta que se haga justicia dokumentalaren proiekzinoa eta Dalila Arguetagaz solasaldia.
Uparan jubiladuen alkarteak antolatutako txokolatea eta jantzaldia.
Bagilaren 10era arte, Arratia futbol taldearen Udako Kanpusean (bagilak 22-26, 09:30etik 14:00etara) izena emoteko aukerea. Prezioa 100 euro, armozuak eta kamisetea barne. Izen-emotea https://labur.eus/arratiafutbola galdetegian.
Bagilaren 27tik 30era Gorlizen izango diran udalekuetan izen-emotea zabalik https://labur.eus/udalekuzeberio2026 helbidean edo udaletxean 2009-2014 urte bitartekoentzat; 2015etik 2023ra jaiotakoentzat, bagilaren 22tik garagarrilaren 10era. Astez aste izena emoteko aukerea: 65 euro aste bat, 104 euro aste bi eta 156 euro hiru aste. Izena: labur.eus/udalekuzeberio2-2026 edo udaletxean emon maiatzaren 29ra arte.
Arratiako Ondare Astegoienean (bagilak 27 eta 28), Aikoren jantza ikastaroetarako izen-emotea aiko.eus webgunean.
Arratiako Musika Eskolearen 2026-2027 ikasturterako matrikulazinoa zabalik. Izena maiatzaren 3qra arte emon ahal izango da, https://interklabe.com/arratiakomusikaeskola/ webgunean. Zalantzarik izan ezkero, 94 631 73 52 telefonora deitu, astelehen eta eguaztenetan 10:00etatik 13:00etara eta martitzen eta eguenetan 12:00etatik 15:00etara.
Arratia futbol taldean 2008 eta 2021 urteen artean jaiotakoentzako izen-emotea zabalik maiatzaren 29ra arte. Klubeko bulegora hurbilduta edo https://labur.eus/arratia26 estekaren bidez. Bulegoaren ordutegia: astelehena eta martitzena: 10:00-12:00; eguaztena: 16:00-18:00; eguena: 18:00-19:00 eta barikua: 16:00-18:00.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
"Lemoan, eskatu euskaraz eta irabazi sariak" kanpainea. Maitzaren 31ra arte.