Dimako ermiten ibilbidea. San Balentin, Santiago, San Milan, Santa Ageda, San Bizente, San Antolin, San Lorenzo, Santa Mañe eta Santa Apolonia. Plazatik urtenda.
Bizkaiko Eskola Arteko Eskalada Ligako atzen jardunaldia. Alex Txikon rokodromoan.
Bolibar eraikinaren 100. urteurrena. Herriaren zerbitzura dagoen ondarea. 13:00etan, Agurra eta lora sorta eskaintzea eta Nerea Zuloaga kantuan; 13:15ean, kopaua.
15:00etan, bertso-bazkaria Peio Molinuevo, Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga eta Maider Altunagaz; 19:00etan, Orkresta Elektrotuna; 22:00etan, Euskoprincess, Boogie Riders, Gose ta Sue eta Barrrk taldeen kontzertuak.
Herriko Bentaren X. urteurrena. 18:30ean, Artea Herriko Benta eta Harrera Etxeko proiektuaren oraina eta etorkizuna aurkezpena Kultur Etxean; 19:30ean, Guztiona da! bideokliparen aurkezpena; 20:00etan, trikitilariakaz Herriko Bentara eta pintxo-potea.
Arratiako Musika Eskola eta Escola Municipal de Música de Tarragonako ikasleen kontzertua.
Zure herria Bizkaiko herririk aktiboena izateko Kirolur 2026 Erronka martxan. Bat egin Kirolur 2026 Erronkeagaz eta gehitu puntuak herriarentzat zure jardueren GPS erregistroaren bidez. Zure herria, Bizkaiko gainontzekoen aurka. Sariak dagoz jokoan eta irabazi ezkero, herriko kirol taldeentzako materiala lortuko da. Promozinoko bideoa: https://youtu.be/xDxJbQY3EAs. Zalantzarik izan ezkero tutoriala: https://youtu.be/_wGvUh_GFRY. 1-. Deskargatu Wellk App-a: https://onelink.to/ncpuay; 2-. Emon izena eta hautatu zure herriko taldea; 3-. Hasi puntuak batzean kilometro aktiboak eginaz aprilaren 15etik aurrera.
Aprilaren 25era arte, II. Andrazkoen Frontenis Txapelketan izena emoteko epea. Arteako udaletxean, 94 673 92 05 telefonoan edo https://labur.eus/arteafrontenis2026 estekan.
Aprilaren 28ra arte, umeentzako antzerki tailerrean (aprilaren 30etik bagilaren 18ra eguaztenetan, zortzi saio) izena emoteko epea. Udaletxean, 94 631 57 25 edo harrera.dima@bizkaia.org.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.