Maiatzaren 29ra arte, Jaietako Kartel Lehiaketan parte-hartzeako epea zabalik.
Jaietako Kartel Lehiaketea. 16 urtetik gorako herritarrentzat. Kartelak "Arteako jaiak 2026" jaso behar dau eta DIN A4 (digitalean zein fisikoan) aurkeztu behar da. Teknika librea. Lanak udaletxean aurkezteko atzen eguna: bagilak 3. Irabazleaa aukeratuteko bagilaren 19an (barikua), 17:00-20:00, plazan botoa emotea.
Arteako udalekuetarako izena emoteko epa zabalik udaletxean. Lau txanda desbardin. Maiatzaren 22ra arte.
Maiatzaren 20ra arte, HH2-LH6 bitartekoek udalekuetan izena emoteko aukerea Kultur Etxean (astelehenetik barikura 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era). Prezioak: ume bakotxeko asteko 30 euro, neba-arreba bi 25 euro bakotxak eta hirutik aurrera 20 euro bakotxak. Ordainketea maiatzaren 21etik 27ra Kultur Etxean, txartelagaz edo eskudirutan. Txandak: bagilaren 22tik 26ra, bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra, garagarrilaren 6tik 10era, garagarrilaren 13tik 17ra eta garagarrilaren 20tik 24ra.
Maiatzaren 29ra arte, LGTBIQ+ aniztasuna ikusarazo eta babesguneak hedatzeko banku bat margozteko ekimenean (bagilak 10) parte hartzeako izen-emotea.
Maiatzaren 29ra arte, jaietako paella egunean parte hartzeako izen-emotea. Info gunean 16:30etik 19:30era.
Informazino gunea eta liburutegia astelehenetik barikura zabalik. Izen-emoteak bertan.
Stefan Zweig-en Bilduma ikusezina, Malen Amenabar eta Naroa Zubillagaren itzulpena.
Bizi-testamentua (azken borondateak) berbaldiaren lehen saioa (bigarrena bagilaren 1ean) Josune Tutor medikuagaz eta Amaia Goienetxe erizainagaz.
Bagilaren 10era arte, Arratia futbol taldearen Udako Kanpusean (bagilak 22-26, 09:30etik 14:00etara) izena emoteko aukerea. Prezioa 100 euro, armozuak eta kamisetea barne. Izen-emotea https://labur.eus/arratiafutbola galdetegian.
Maiatzaren 22ra arte, Joko Alai eta BBKren BBK Mendimartxak 14 kilometroko mendi-martxarako izen-emotea https://bmf-fvm.org/eu/bbk-mendi-martxak/ webgunean.
Maiatzaren 27ko Pantailaren erabileraren prebentzioa haurtzaroan (gazteleraz) berbaldirako izen-emotea txubelasugurasoelkartea@gmail.com helbidean edo 647 269 628 telefonoan.
Austarri Mendi Klubak antolatutako maiatzaren 24ko mendi urtekerarako izen-emotea austarrimenditaldea@gmail.com edo 665 735 054 / 656 415 597 telefonoetan. Maiatzaren 21era arte.
Bagilaren 27tik 30era Gorlizen izango diran udalekuetan izen-emotea zabalik https://labur.eus/udalekuzeberio2026 helbidean edo udaletxean 2009-2014 urte bitartekoentzat; 2015etik 2023ra jaiotakoentzat, bagilaren 22tik garagarrilaren 10era. Astez aste izena emoteko aukerea: 65 euro aste bat, 104 euro aste bi eta 156 euro hiru aste. Izena: labur.eus/udalekuzeberio2-2026 edo udaletxean emon maiatzaren 29ra arte.
Arratiako Ondare Astegoienean (bagilak 27 eta 28), Aikoren jantza ikastaroetarako izen-emotea aiko.eus webgunean.
Arratiako Musika Eskolearen 2026-2027 ikasturterako matrikulazinoa zabalik. Izena maiatzaren 3qra arte emon ahal izango da, https://interklabe.com/arratiakomusikaeskola/ webgunean. Zalantzarik izan ezkero, 94 631 73 52 telefonora deitu, astelehen eta eguaztenetan 10:00etatik 13:00etara eta martitzen eta eguenetan 12:00etatik 15:00etara.
Arratia futbol taldean 2008 eta 2021 urteen artean jaiotakoentzako izen-emotea zabalik maiatzaren 29ra arte. Klubeko bulegora hurbilduta edo https://labur.eus/arratia26 estekaren bidez. Bulegoaren ordutegia: astelehena eta martitzena: 10:00-12:00; eguaztena: 16:00-18:00; eguena: 18:00-19:00 eta barikua: 16:00-18:00.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
"Lemoan, eskatu euskaraz eta irabazi sariak" kanpainea. Maitzaren 31ra arte.