Hobetu zure segurtasun digitala eta ikasi AA erabiltzen tailerraren bigarren saioa: Adimen Artifiziala zure egunerokorako. Kultur Etxean.
Jubiladuen alkarteak antolatutako Larrialdiak berbaldia.
Zure herria Bizkaiko herririk aktiboena izateko Kirolur 2026 Erronka martxan. Bat egin Kirolur 2026 Erronkeagaz eta gehitu puntuak herriarentzat zure jardueren GPS erregistroaren bidez. Zure herria, Bizkaiko gainontzekoen aurka. Sariak dagoz jokoan eta irabazi ezkero, herriko kirol taldeentzako materiala lortuko da. Promozinoko bideoa: https://youtu.be/xDxJbQY3EAs. Zalantzarik izan ezkero tutoriala: https://youtu.be/_wGvUh_GFRY. 1-. Deskargatu Wellk App-a: https://onelink.to/ncpuay; 2-. Emon izena eta hautatu zure herriko taldea; 3-. Hasi puntuak batzean kilometro aktiboak eginaz aprilaren 15etik aurrera.
Aprilaren 25era arte, II. Andrazkoen Frontenis Txapelketan izena emoteko epea. Arteako udaletxean, 94 673 92 05 telefonoan edo https://labur.eus/arteafrontenis2026 estekan.
Aprilaren 28ra arte, umeentzako antzerki tailerrean (aprilaren 30etik bagilaren 18ra eguaztenetan, zortzi saio) izena emoteko epea. Udaletxean, 94 631 57 25 edo harrera.dima@bizkaia.org.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Aprilaren 30era arte, liburutegian maileguan hartutako nobela grafikoen gaineko iruzkinak batuko dira, "zergaitik ezin dozu galdu?" galdereari erantzuteko.