Urtekerea Artziniegara. 09.30ean, urtekerea Areatzatik, 11:15ean, bisitea Museo Etnografikora, 14:30ean, bazkaria; 17:15ean, bisitea Santxotena Museora eta 19:00etan, etxera bueltea. Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta.
Liburutegia espazio polibalente bilakatuteko parte-hartze prozesuaren lehenengo batzarra.
Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkarteak antolatutako Zer jango dugu bihar? Gaurtik eragin! berbaldia, BioLur eta Ereindajan alkarteetako kideakaz. Kultur Etxean.
Aprilaren 25ean izango dan mendi martxarako izen-emotea zabalik www.zirkuitua.com webgunean aprilaren 20ra arte.
Dorsalak amaitu arte, maiatzaren 30ean jokatuko dan Ubidestroi Trail 2026an izen-emotea zabalik https://www.kronoak.com/ webgunean.
Maiatzaren 1ean eta 2an izango diran Upo Galapan Gautxori eta Upo Galapan 15K mendi lasterketetarako izen-emotea zabalik aprilaren 19ra arte https://upogalapan.blogspot.com/ helbidean.
Aprilaren 30era arte, liburutegian maileguan hartutako nobela grafikoen gaineko iruzkinak batuko dira, "zergaitik ezin dozu galdu?" galdereari erantzuteko.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Aprilaren 17ra arte, Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea kronoak.com webgunean.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Aprilaren 24ra arte, maiatzaren 23an Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitetako urtekerarako izen-emotea (20 euro). Informazino gunean 16:30etik 19:30era.