Abenduaren 15era arte, abenduaren 16an zozketatuko diran 1.500 euroko balioa daukien produktuen otzaren zozketarako txartelen banaketea Amorrortu, Argazkilune, Lezat Estetika, Merceria Josier, Kresala eta Tximeleta dendetan egindako erosketa bakotxagaitik.
Urtailaren 11ra arte Bonodenda kanpainea martxan Areatzako komertzioetan.
Abenduaren 15era arte, ikastaroetarako izen-emotea Igorreko Kultur Etxean eta ikastaroak@igorre.net posta elektronikoan (eskaera orriak Kultur Etxean eta igorre.net webgunean): Akrobaziak (6-9 urte), Akrobaziak (10-16 urte), Akrobaziak (+16 urte), Akrobaziak (maila egokia), Txi-kung, Hipopresiboak/Pilates, Literatura tailerra, Yoga eta Arte eta sormen seminarioa.
Abenduaren 31rarte bialdu daitekez lanak IV. Mikroipuin Txapelketarako arratia_berbalagun@aek.eus helbidera. Gaia librea da, 50-100 berba bitarteko ipuinak.
10:00etatik aurrera, martiaren 14an izango dan Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea zabalik federauentzat martiaren 1era arte, sportmaniacs.com helbidean.
10:00etatik aurrera, martiaren 14an izango dan Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea zabalik federau bakoentzat martiaren 1era arte, sportmaniacs.com helbidean.
Lekeitio eta Ondarroara urtekerea abenduaren 14an, goizeko 08:00etan Zeberioko plazatik. Izena-emoteko epea abenduaren 11ra arte Mendi Taldearen lokalean (hilak 5), austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.
2026an federau txartela eskatuteko izena emoteko epea zabalik abenduaren 13ra arte. Interesdunek deitu 688 723 606 telefonora.
Frakazuri Gazte Asanbladak urtailaren 3rako antolatutako Emoten zara nonor ekintzaren bigarren edizinoan izena emoteko epea zabalik abenduaren 14ra arte lotura honetan: https://labur.eus/Emoten_zara_nonor.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.