gastronomia

Garena jatetxeak Repsol Gidako bigarren Eguzkia jaso dau

Asier Abrisketa 2023ko ots. 28a, 11:27
Peli Perez de Anuzita eta Julen Baz, Garenan.

Julen Baz Repsol Eguzki bi eta Michelin izarra lortzean dauan euskal sukaldari gazteena da oin.

Garena jatetxeak hiru urte egin ditu Dimako Lamindao auzoan eta arin-arin, badoa sariak pilatuten. Repsol Gidako Eguzki bat eta Michelin izar bat lortu ostean, bigarren Eguzki saria jaso dau Julen Bazen jatetxeak Alacanten ospatutako ekitaldian. Sari honeek lortzean dauzan euskal sukaldari gazteena bihurtu da Baz. Holan azpimarratu eban sarien banaketea gidatu eban Silvia Abril aktoreak: "Hain harrigarria da, zelako cheff gaztea!".

Repsol Gidako Eguzkien banaketara, Aitzol Atutxa jatetxearen jaubeagaz eta Peli Perez de Anuzita bigarren sukaldariagaz joan zan saritua. Baz ez da Garenako suiteko saritu bakarra, izan be, baserriko bizimodu eta platerak berreskuratzeko lan horretan Basque Culinary Centerrek aukeratutako ehun talentu gazteenen artean dago Perez de Anuzita billaroztarra be.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!