gastronomia

Peli Perez de Anuzita, gastronomiaren talentu gaztea

Asier Abrisketa 2022ko api. 12a, 16:37
Peli Perez de Anuzita eta Julen Baz, Garenan.

Basque Culinary Centerrek argitaratutako 100 talentu gazteen zerrendan dago Garenako sukaldaria.

Bigarrenez aurkeztu dau Basque Culinary Centerrek Espainiar estaduko gastronomiaren talentu gazteen 100 izeneko zerrendea. Oingoan, Peli Perez de Anuzita sukaldari billaroztarrak bere lekua lortu dau onenen artean, Dimako Garena jatetxean egindako lanagatik.

26 urtegaz, Pelik barriki Michelin Izarra lortu dauan Garenan egiten dau behar Julen Bazegaz batera. Suetean, ibilbidea Basque Culinary Centerren egindako ikasketakaz hasi eban. Gero, Aitor Elizegiren Gaminiz jatetxean eta Boroan egin ebazan praktikak. Garenako proiektuagaz hasi aurretik, txokolategile eta pastelegile lanetan egon zan Oaxen Krogen, Suedian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!