Gastronomia

Garena jatetxeak bere lehenengo Michelin Izarra jaso dau

Asier Abrisketa 2021ko abe. 15a, 16:45

Julen Baz sukaldariak dinoanez, "lan gogorra eta baserriko bizimodua berreskuratzea" izan da saria urte bakarrean lortzeako errezetea. Michelin Izarra lortzean dauan lehen jatetxe arratiarra bihurtu da Garena.

Atzo gauean Valentziako Palau de les Arts Reina Sofian ospatutako galan emon ziran ezetutera estaduko jatetxe onenak, 600 konbidaugaz. Saridunak Michelin 2022 zerrendan sartuko dira, nazinoarteko ospea irabazita.

"Eskualdeari izena emotea garrantzitsua ikusten dogu, espero dogu turismo gastronomikoa be buztartzea".

Euren artean kokatu da Julen Baz sukaldariburuak gidatzen dauan Garena jatetxea, Diman. Valentziara Peli Perez de Anuzita suiteko laguntzaile billaroztarragaz joan zan. 2020ko zezeilaren 20an zabaldu zan jatetxea, Bazek BEGITUri azaldu deutsanez, "ez da normala izarra hain arin eskuratutea". Halanda be, badagoz arinago lortu dabezanak be.

Sukaldaria oso eskertuta agertu da, baina onartu dau ez dauala sentimentuetan pentsetako denporarik euki, izan be, egun osoa ibili da dei eta medioen alkarrizketakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!