eka 20, 10:41 Arratia
2024an, 20.000 ekitaldi inguru erregistrau ziran Kulturklik atarian, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta lurraldeko kultur programazinoa biltzean dauan plataforman. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziran EAEko udalerrietan. Ha-guzti be, uzta emankor horren atzean errealidade konplejuago bat dago: kulturea ez da bardin ailegetan txoko guztietara. Ekitaldi ugari izan arren, lurralde banaketak agirian ixten ditu sarbidean, ugaritasunean eta hurrentasunean eragina daukien egiturazko desbardintasunak.