Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean, maitzaren 11ra arte.
Hilaren 15era arte, Dimako Udalekuetarako izen-emotea udaletxean. Udalekuak: Udaleku Irekiak 2020 eta 2013 bitartean jaiotakoentzat, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra arte; Udaleku Itxiak, ibiltariak, 2020 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat, garagarrilaren 7tik 11ra arte; Gazte Abentura 2012 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat, garagarrilaren 14tik 18ra izango dira.
09:00etatik 19:30era, urtekerea Gernikara Uparan jubiladuen alkarteak antolatuta. Bazkideek 35 euro, besteek 45 euro.
San Isidro. 11:30ean, umeentzako jolasak; 12:00etan, meza nagusia San Isidron; 13:00etan, Arrikibar jantza taldearen emonaldia herriko txistulariakaz; 18:00etan, idi-proben erakustaldia.
Sanisidroak Ermitabarrin. 13:00etan, mezea parrokian; ondoren kopaua Taberna Zaharrean.
17:15etik 18:15era, Yoga familian 0-4 bitarteko umeentzat heldu batek lagunduta; 18:30etik 19:30era, Yoga familian 5 urtetik gorako umeentzat heldu batek lagunduta. Beatriz Calvoren eskutik liburutegian.
Euskaraldiaren hasikerako ekitaldia. 18:00etan, txapak batu eta txitxi-burduntzia; 19:00etan, argazki herrikoia. Plazan.
18:30ean, arrakada tailerra Axular Herriko Tabernan. Izen-emotea hilaren 12ra arte, 10 euro.
Euskaraldia. Hasikera ekitaldia: amen arteko pelota partiduak, txapa janzte masiboa eta argazki erraldoia, frontoian.
19:00etan, Euskaraldiaren hasikera ekitaldia: aurkezpena, txapa-ipinte bateratua, mezuen irakurketea, Hamaikakoa, jantza, kantu eta bertsoak, Euskaraldiko kantua, argazki kolektiboa eta txokolatea.
Euskaraldiari hasikerea emon: bertsoak, txapak banandu eta brindisa txokolateagaz.
Herriko trikitilariek Euskaraldiari ondoetorria, Gau Loratik hasita.
Hilaren 18an egingo dan mendi martxarako izen-emotea Bizkaiko Mendi Federazinoaren webgunean https://bmf-fvm.org/eu/bbk-mendi-martxak/murga-zeberio/.