12:00etan, lehenagoko moduan kantautako mezea; ostean, herriko trikitilariak eta barauskarria AMEren eskutik.
Arantzarte eta Agrupacion Folclorica El Moral Topaketea. 19:00etan, jantza poteo musikatua Kittu taldeagaz Olabarrin hasita; gero, taloak; 22:00etan, GOTX elektrotxarangea.
Garagarrilaren 13ra arte, Communia 3 jardunaldietako janari eta ostaturako izen-emote eta ordainketea https://fundaciondeloscomunes.net/communia/eu/inscripcion/ webgunean.
Garagarrilaren 16ra arte, Garena jatetxeak antolatutako Osasuna eta errendimendua jardunaldirako izen-emotea doban. 94 631 72 15 telefonoan edo @garena.fest_a Instagram kontuan.
Urri lehenengoaren 25era arte, bialdu daitekez argazkiak begituren Udako Argazki Lehiaketarako begitu@begitu.eus helbidera.
Helduen Jaietako Frontenis Txapelketan izen-emotea garagarrilaren 15era arte 696 631 491 zenbakian WhatsApp bidez.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.