Garagarrilaren 16ra arte, Garena jatetxeak antolatutako Osasuna eta errendimendua jardunaldirako izen-emotea doban. 94 631 72 15 telefonoan edo @garena.fest_a Instagram kontuan.
Garagarrilaren 22rako NAN eta Pasaportea barriztu edo egiteko zitak eskatu daitekez hilaren 16ra arte, 94 631 30 05 telefonoan edo harrera@lemoa.eus helbidean.
17:00etan, auzolana Kiñu Gaztetxea atonduteko; 19:30ean, karaokea eta mural margoketea. Edabe berezia mitxelada.
Barsanti konpainiaren LJ75 kale antzerkia goiko frontoian (eguraldi txarragaz Kiroldegian).
Garagarrilaren 24ra arte, Sandonietako XIV. Kartel Lehiaketan bozkatzeko epea. Udaletxean edo galdetegian. 9 urte arteko umeen kartel lehiaketa: https://forms.gle/dsg21d8sBPicwbGG8 10-14 urte bitarteko gazteen kartel lehiaketa: https://forms.gle/bgwnW9yuuTFja1Kc8 Helduen kartel lehiaketa: https://forms.gle/qpewiRp9dMLqUpYm8